BERTSOTAN

Ozaeta eta Muskildiko saioak

Larunbata, Ozaetan jokatu ziren 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako 3. eta 4. aurre-kanporaketak. Bertan, Paula Amilburu eta Unai Mendibil izan ziren onenak.

Hortaz, Paula Amilburuk eta Unai Mendibilek lortu dituzte zuzeneko txartelak, lehenengo bi aurre-kanporaketetan, Kanpezun, irabazleak izan ziren Zigor Enbetia eta Xabi Igoarekin batera. Orain arte kantatu duten beste bertsolari guztiak zain geratu dira, beste 3 aurre-kanporaketetan beste bertsolariek lortzen duten puntuen arabera sailkatuko diren ala ez. Denera 13 bertsolarik lortuko dute aurrera jarraitzea.

Azkeneko aurre-kanporaketa, Elosun jokatuko da datorren larunbatean, urriak 11.

Beste aldetik, Xilaba txapelketa dela eta, Muskildin jende paketa bildu zen larunbat arratsaldean Sustrai Colina, Xan Alkhat, Egoitz Zelaia, Aitor Servier, Mixel Etxekopar eta Gillen Hiribarren kantuan entzuteko. Muskildiko saio honetan, Sustrai izan zen onena eta bera da zuzenki finalerdietarako sailkatu dena.

Hurrengo kanporaketa, urriaren 11an izango da, Senpereko Larreko gela berrian, 17:00etan.

Saio hauen gaineko informazioa: www.bertsozale.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button