ARTEA

Bi basauritar Albaceteko Arte Plastikoen Bienalean

Albaceteko Arte Plastikoen XII. Bienaleko epaimahaiak Koldo Etxebarriaren Belleza más allá de las formas eta Luis Miguel Gómez El gran testigo margolanak hautatu ditu. Biak ala biak Basauriko artistak dira.

Gomezek Sueño filosófico en el jardin de Leonardo Da Vinci lana aurkeztu du, eta Etxebarriak, berriz, Poetics Of Human Space. Gomezen margolana Leonardo Da Vinci pintorearen Deikundea lanean oinarritzen da. Gomezen esanetan, “arteari eta artearen historiaren iraganari buruzko gogoeta da, Leonardoren hainbat obretatik abiatuz”.

Etxebarriaren lana, aldiz, espazio metafisikoari buruzko hausnarketa da. Artistak espazio isil bat sortu nahi du, hutsaren eta adierazpidearen mugan dagoena, jarrera kontenplatiboa duten figurekin, “dimentsio horretan kontenplazioarekin esperimentatzen baita”.
Bienaleko epaimahaikideak hauexek izan dira: Antonio López (pintorea), Guillermo Solana, (Thyssen Museoko zuzendaria), Julio Lopez Hernandez (eskultorea) eta Luis Mayo (pintorea eta Madrileko Universidad Autonomako irakaslea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button