MUSIKA

Libek “Ilargia erori da” plazaratu du, ilun eta iradokitzailea

Libe musikariak Ilargia erori da izenburuko lana argitaratu du Bonberenea Ekintzak markapean. Diskoak teklatuek bultzatutako sei pop kantu ilun bildu ditu, baina ahots eta gitarren presentzia handiarekin apainduak.

Diskoa Karlos Osinagak ekoitzi du Tolosako Bonberenea estudioan. Osinagak, gainera, baxua ere jo du sei katuetan. Libek bere ohiko bi kolaboratzaile ere izan ditu ondoan: Txus Villalabeitia, gitarra eta Dani Arrizabalaga, bateria.

Kolaborazioen harira, Maiatasun Kuantikoa eta Lo dago kantuetan, Maite Arroitajauregik txeloa sartu du, eta aipatutako Lo Dago kantu horretan, zeinak diskoa ixten duen, Jon Basagurenen ahotsa entzuten da.

Diskoaren edukiaren harira, kantuak egitura sinpleetan eraikita egon arren, konponketa sotil eta iradokitzailez jantzita daude, Lo Dago kantuko txeloa, esaterako. Oro har, giro lasai eta lanbrotsuak gailentzen dira, baina tarteka intentsitate handiko uneak ere loratzen dira, gitarra elektrikoaren eraginez, Bizia atzetik kantua, besteak beste. Garapen luzeko kantuak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button