MUSIKA

Zazkel eta Magnetico Grupo Robot taldeak, Bergarako “Halabalooza fest” jaialdian

Larunbatean, Bergarako gaztetxean, Halabalooza fest jaialdia egingo da, 22:00etatik aurrera. Oholtzan bost talde arituko dira: Zazkel, Franco, Gorpuzkingz, Magnetico Grupo Robot eta Ttun Ttun Brigade. Jaialdia Txapa irratiak ondu du.

Larunbatean, Zazkel pop taldea arituko da kartel-buru. Zazkel taldea Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehian finalista lotu zen, eta iazko maiatzean, lehen disko homonimoa grabatu zuten. 2012 inguruan, Bilbon, sei lagun batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea.

Taldeak “Euskal Pop Erradikala” egiten duela aldarrikatu du. “Hitz jokoa besterik ez da, baina Pop estiloa jorratzen dugu nagusiki, eta euskaraz. Eta gure letretan mezuren bat islatu nahi izaten dugu ere, soziala, politikoa. Askotan, horrelako mezuak punk estiloarekin lotzen dira adibidez, baina ez da zertan horrela izan. Termino horrek oso ondo laburtzen du taldeak duen nahia, eta zergatik ez, Euskal Herrian hain garrantzitsua izan zen musika mugimendu bateri erreferentzia egiten dio nolabait”. Elkarrizketa osoa irakur dezakezue.

Bestalde, Bermeoko Magnético Grupo Robot proiektuan El Desvan Del Macho, Munsterland, Los Frenos eta Los Brebes bandetan aritutako musikariek jotzen dute, eta Nomeansno, Dead Kennedys eta DEVOren iturrietatik edaten duten kantu motzak eta zorrotzak egiten dituzte. Orain bi EP argitaratu dituzte. Honatx Nontzeberrin egin genien elkarrizketa martzianoa.

Halabalooza fest jaialdiari buruzko xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button