IKUS-ENTZUN

Lekeitioko Euskal Zine Bideo Bileraren aurtengo deialdia zabalik da

 

Lekeitioko Euskal Zine Bideo Bileraren XXXIII. edizioa izango da aurtengoa. Bertan, edozein bideo sortzailek parte har lezake. Lanak euskaraz beharko dute izan, eta DVD (bideo) formatuan aurkeztu dira 2011ko irailaren 9a baino lehen.

Lanek ezingo dute 30 minutu baino gehiago iraun. Bideo-lana izena emateko orriarekin batera aurkeztuko da. Horrez gain, bideoaren argazki edo fotograma bi bidali beharko dira.

“Pelikularen hasiera eta amaiera ondo adierazten duten lanak izango dira. Lanen kalitatea, bai irudiari zein audioari dagokionez, aldez aurretik kontrastatuko da. Antolatzaileek ez dute onartuko erreprodukzio-sistema lagungarririk eskatzen duen lanik. Ez dira onartuko baldintza horiek betetzen ez dituzten lanak”.

Lanak aurkezteko azken eguna 2011ko irailaren 9a izango da. Filmak helbide honetara bidali beharko dira: XXXIII. Euskal Zine Bideo Bilera. Eusebio Erkiaga Kultur Etxea. K/ R. M Azkue 5. 48280 Lekeitio.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button