MUSIKA

Bonbereneak “KKLRD” binilozko EPa eta komikia argitaratu du

Bonberenea Ekintzak diskoetxeak argitaratu duen disko eta komiki hau Zinc (Madril), Estricalla (Kantabria eta Euskal Herria), Humilitate (Zarautz) eta Mostros (Mallorca)taldeen eta Josevisky (Joseba Larretxea) marrazkilariaren arteko lankidetzaren emaitza da. Fruitua diseinu ederrean jantzita dator eta oso erakargarria da bai musikari bai komikiari dagokionez.

Hala, lau kantuko EPa binilo zurian prentsatu dute (CD formatuan ere eskura daiteke) eta bertan jasotako taldeen kantuan punk rock eta hardcore estilokoak dira. Lehenengo aldean Zinc-ek La Fiebre kantua bildu du eta Estricallak Despertad y Enloquecer. Gogoratu Estricallan Fernando Sapo Kuraiako abeslari ohiak kantatzen duela. B aldean berriz, Humilitate zarauztarrek Libia Champions League euskaraz abesturiko kantua bildu dute eta Mostrosek Storm weaver.




EP honetaz gain, Tolosako Bonberenea etxeko kideek Glaukoma taldearen estreinako lan homonimoa argitaratu dute. Grabazioan zazpi kantu bildu dituzte eta LP eta CD formatuan kaleratu dute. Taldeak hip hop eta reggae doinuak uztartzen dituzte eta ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz abesten dute.
Azkenik, nabarmendu behar da Zarauzko Eraso metal taldearen Ez gara inoiz hilko izenburuko lana ere plazaratu zuela Bonbereak.

Hiru disko interesgarrirekin osaturiko uzta jaso du Bonbereneak 2012. urteko lehen seihilekoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button