MUSIKA

Uzzhuaïa rock taldeak Bilbon joko du larunbatean

Uzzhuaïak, Valentziako taldeak hard rock estiloa jorratzen du. Bere eraginen aretan talde klasiko ugari antzeman daitezke, hala nola, The Cult, Skid Row, Aerosmith, edo Black Sabbath. Hala ere, talde garaikidezaleak ere badira, tartean, The Hellacopters, Fu Manchu eta Corrosion Of Conformity. Boskoteak 13 veces por minuto izenburuko azken lana aurkeztuko du Euskal Herrian eskainiko dituen bi kontzertuetan. Diskoa Maldito Records zigiluak plazaratu du eta Manuel Tomas teknikariak grabatu du L'Eliana herriko Mohave estudioetan.

Uzzhuaïa estatuko metal eta hard rock eszenako talde garrantzitsuenetarikoa da. Honatx haien azken klipa.

Bilboko kontzertuan Shisha Pangma talde bilbotarra izango da agertokian valentziarrekin batera. Hard rock boskoteak laster argitaratzear dagoen Orquidea lana aurkeztuko du. "Emaitzari dagokionez, taldeak bere mailarekin lortu zezakeen lanik onena da soinuari dagokionez. Xanperekin (PILT) grabatu dugu bere estudioan eta soinua itzela da. Aurrekoarekin baino denbora gehiago eman dugu estudioan. Horri esker, tarte gehiago izan dugu konponketak egiteko eta guztia perfektu uzteko. Kantuen kalitateari dagokionez, kantu onenak ditu, hala ere, hobeagoak izan zitezkeen", adierazi dio Nontzeberri-ri Jose Vilabrille gitarra jotzaileak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button