MUSIKA

Deniz Tek musikari australiarrak Bilbon eta Hondarribian joko du

Radio Birdman rock talde australiar mitikoan jotzen duen Deniz Tek gitarra-jotzaile handiak bi kontzertu egingo ditu gurean, apirilaren 23an: eguerdian, Bilboko Satelite T aretoan izango da, eta gau partean, berriz, Hondarribiko Psylocibenean.

AEBetako Detroit hirian jaio baina Australian finkatutako musikariak bere bakarkako lan berria aurkeztuko du Bilbon eta Hondarribian, Mean Old Twister. Diskoa ekoizteko Radio Birdmaneko abeslari Rob Yourger-en laguntza izan du.

Radio Birdmanen egindako lanagatik ezaguna bada ere, Denizek bakarkako ibilbide luzea egin du, 1989an Orphan Tracks grabatu zuenetik. Hala, Euskal Herrian aurkeztuko duen Mean Old Twister lanaren aurretik Detroit plazaratu zuen, 2013an.

Zuzenekoetan, Godoy Twins musikari-bikotearen laguntza izango du, bai eta New York hiriko The Fleshtones talde ezaguneko Keith Streng gitarra-jotzaile apartarena ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button