MUSIKA

Omar Faruk musikari turkiarrak Bilbon joko du

Ekialde Hurbila, Afrika eta Europa batzen ditu Mediterraneo itsasoak, "erdian dagoen lurra" esan nahi du. Turkiak, Omar Faruk-en sorterria, hiru mundu horiek irudikatzen ditu eta hori da hain zuzen, musikariaren azken diskoa erakusten duena. Kultura ezberdinen nahasketa, ekialdearen eta mendebaldearen arteko elkar trukaketa, alegia.

Faruk New York hirian bizi da eta instrumentu arabiarrak zein mendebaldekoak erabiltzen ditu euren obrak sortzeko. Gaztetan Sufista egin zen, islameko adar mistikoa, eta erlijio horren filosofia eta musika turkiar tradizionala erabiltzen hasi zen bere lanak konposatzeko.

 

 

Denborarekin, tradizioa eta modernitatea nahasten jakin du eta egun egiten duen musika, horren erakusgarria da. Oraingo disko honetan nazioarteko musikariak batu ditu eta hainbat kolaborazio izan ditu, tartean, Enrique Morente, Arto Tuncboyaciyan, Ara Dinkjian edo Steve Roach.

Syntoramak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button