BERTSOTAN

Lanku Bekaren saridunak

Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak jaso dute aurtengo Lanku Beka, Tan takatan izeneko proiektuari esker. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako lehendakariaren eskutik jaso dute saria, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Lanak aurkezteko epea ekainaren 15era arte egon da zabalik. Sari bakarra izan da, 3.000 €-koa, hain zuzen ere.

Amurizak eta Etxebarrietak aurkeztutako lanaren oinarria kopla eta flamenkoaren uztarketa batean datza.  Hemendik aurrera, lan da egin beharko dutena proiektua garatzeko, eta behin lan hori eginda, gizarteratzeko ordua helduko da emanaldi baten bidez.

Lanku Beka egitasmoak honako helburuak ditu: batetik, bertsolaritza muinean duen emanaldi berriak sortu eta laguntzea, eta bestetik, Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta sendotzea. “Bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia eta berau garatzea da egin beharreko lana”, eta kontuan hartuko dira bertsolaritzak duen zentralitatea; ideiaren, formatuaren eta gidoiaren orijinaltasuna; helburu-publikoarengana ailegatzeko aukerak; hizkuntza egokitasuna eta gizarte mailako ekarpena”.

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak jaso zuten aurreko edizioko saria eta Erradikalak gara lana burutu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button