MUSIKA

Willis Drummondek “A ala B” disko berria plazaratu du

Willis Drummond lapurtarrek A ala B izeneko lan berria plazaratu dute Bidehuts plataformaren laguntzarekin. Laukoteak orain arte argitaratu duen lanik klasikoena da, rock zaleena. Horretarako estudioan lan asko egiten dute soinua eta kantuak ontzeko.

Laukotea dagoeneko disko berria aurkezten ari da zuzenean. Hala, larunbatean, azaroak 1, Durangoko Plateruenan izango da; 7an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean (diskoa ere eskuragarri izango da Bidehutsen estandean CD eta LP formatuan); 14an, Tolosako Bonberenean, eta urtea amaitzeko, 29an, Ondarroako Kafe Antzokian.

Lan berri honetaz hitz egiteko bildu ginen atzo Bilbon Jurgi Ekiza taldeko abeslariarekin. Ikusi elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button