IKUS-ENTZUN

Charles Chaplinen komedia zoroak, Iruñean ikusgai

Iruñeko Kondestablea aretoan aurrera darrai pasa den hilabetean abiarazi zen Charles Chaplin protagonista duen zine zikloa, abuztuaren 30era bitarte, Chaplin zaleei bere maisulanez gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Orain arte Armas al Hombro, Días de Perro, Un Día de Juerga, Vacaciones, Día de Paga, Peregrino edota El Chico filmak ikusteko parada izan dute bertaratutakoek. Eta hil honetan, 19an eta 26an ere, San Ferminen ostean, plan lasaiagoaz gozatzeko aukeraizango dute zaleek

Hala, uztailaren 19an, ostiralean, La Quimera de Oro (1925) komedia handia proiektatuko da, bere obrarik ospetsuenetariko bat, eta artistak berak esan zuenez, gehien maite zuen filma. Chaplin, bere pertsonaian, Klondike-n dago, urrezko sukarrak erakarrita. Ekaitz bat lehertuta, aterpea bilatu behar izan du, eta mendian isolatuta dagoen etxe bat aurkitu du. Bertan, Black Larsen hiltzailea bizi da. Chaplin eskalea botatzen saiatzen bada ere, lehertzen den urakanak ez dio Larseni hori egiten uzten eta gainera, beste apopilo bat sartzen da etxean: Mac Kay erraldoia. Euren artean sortzen den harremanaren gora beherak maisutasunez eta umore zama handiz interpretatzen ditu Chaplinek komedia mutu honetan.

Eta hurrengo ostiralean, uztailaren 26an, El Circo (1928) emango dute, Chaplinen azken film mutua. Charlot eskalea zirku ibiltari batekin joan da eta zaldizko emakume batekin maitemintzen da, berau aldi berean, trapezista gihartsu batez maiteminduta dagoena. Bitartean, mila eta bat gorabehera gertatzen zaizkio zurrunbilo artean.

Abuztuan ere izango da Chaplinen maisulanez gozatzeko aukera. Hala, Luces  de La Ciudad (abuztuak 2), Tiempos Modernos (abuztuak 9), El Gran Dictador (abuztuak 16), Monsieur Verdoux (abuztuak 23) eta Candilejas (abuztuak 30) izango dira, ziklo honen programazioa osatuko duten filmak.

Informazio gehiagorako, ikus iruñakulturada web ataria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu