IKUS-ENTZUN

“Lupa” dokumentalen mostra abian, Mikelazulon

Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek antolatuta, ekainaren 2tik 5era, Lupa dokumentalen mostraren IX. edizioa izango da Errenterian.

Antolatzaileen hitzetan, “film dokumentalen mostra ez lehiakorra da gurea, anitza, ausarta eta eklektikoa. Mostraren nortasuna ez da aldatu, publiko eta autoreen arteko topaketa eta elkarrizketarako aukera. Haiek guztiak izango direlako filmak aurkezten. Baita sortzaileen arteko topaketa ere, egun hauetan zehar elkarren lanak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta iritziak trukatzeko aukera izango baitute”.

Aurtengo ekitaldia gaur berton abiatuko da Mikelazulon, 19:00tan. Bertan ekoitzitako filmak izango dira protagonistak: El taekwondo de la resistencia (Javi Julio), Dena ez dabil ondo (Ander Parody), Ur artean (Jesus M. Palacios), Luz a la deriva (Iñigo Salaberria) eta Las buenas compañias (Bertha Gaztelumendi, Lucia Casal). Ekainaren 3an, ostiralarekin, Guardetxean, 19:00etan, Elia Urquizak zuzenduriko Next pantailaratuko da.
Larunbat goizean, Mikelazulon, topaketa eta solasaldia izango da eguerdira bitartean. Hiru gonbidaturen eskutik dokumentalaren munduari dagokion gai batean sakondu da. Arratsaldean, 18:00tatik aurrera, Mikelazulon saio bikoitza egongo da: Cuatro postales a Marta (Hernán Talavera) eta Intimidad (Antonio Labajo) filmak; eta geroago, Malpartida Fluxus Village (María Pérez).

Igandean, azken egunean, Guardetxen izango  da hitzordua sesio bikoitzarekin. 18:00tan, Tríptico B (Colectivo Los Ingrávidos), Materia Prima (Sergio Fernández) eta Campanya (Andrés Alonso, Catarina Brites, Alejandro Cabrera, Lara Curto, Damián Depetris). Eta 20:00tan, Muebles Aldeguer (Irene M. Borrego) eta Margen de error (Colectivo Declinación Magnética) emanaldiak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button