IKUS-ENTZUN

Kurdistango emakume gerrillariei buruzko filma, Beran

Las mujeres del Monte Ararat (Erwand Briand, 2004) filma proiektatuko da, gaur, ekainak 19, Berako Beralandetan, 19:30ean.

Kurdistango gerrillan ari diren emakumeei buruzko lana da Las mujeres del Monte Ararat, eta emanaldian, Kurduen ordezkari bat ere izango da. Filma jatorrizko bertsioan pantailaratuko da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Dokumentalak, hain zuzen, emakume kurdu eta gerrillari talde baten nondik norakoak jasotzen ditu. Berako Zine Forumaren arabera, “Turkian 15 urteko borroka armatuaren ondotik, gerrilla kurdua Irakeko iparraldeko mendietara bazterrarazi dute eta emakumeak, 1996az geroztik, gerrillaren parte dira”. Gehienez sei kidez osatutako manga izeneko taldeetan aritzen dira emakume horiek. Bada, filmean emakumeok pairatzen duten mina eta zapalkuntza kontatzen da, bai eta euren borroka armatua ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button