IKUS-ENTZUN

Animabasauri-Animabasque datorren hilerako prest

Barton Films-ek antolatua, urte honetan ere zine hoberenaz gain, proposamen ugari dakar Animabasauri zinemaldiak, eta hala, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak…denetarik programatzen ari da datorren hilean behar bezalako egitaraua izan dezan.
Edizio honetako zinematografia gonbidatua Afrika izango da, bertako gonbidatu eta aukeratutako lan ugariekin.

Horretaz gain, betiko atalak mantenduko dira eta modu honetan, film luze eta laburrak, Karratu (DVD) saila, haurrentzako filmak, animazioa ikasgeletan, telesailak, eta abar atonduko dira Guggenheim Museoan, Bilboko FNAC-n, Basauriko Sozial Antzokian eta Basozelaian, Leioako EHUn.
Adibidez, Pedro Riveroren Birdboy edo Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun lanak ere ikusi ahalko dira, besteak beste.

Animabasauri Nazioarteko Zinemaldia zinea orokorrean maite dutenentzat eta bereziki animazio zaleak direnentzat hitzordu ezinbestekoa da urtero eta aurten maiatzaren 26tik 31ra izango da bere 8. edizioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button