BESTELAKOAK

Kultur programazio interesgarria, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean

Sopelak agenda kultural anitz, kalitatezko eta herrikoiaren aldeko apustua egingo du Kurtzio Kultur Etxean ondutako kultur programazioari esker. Izan ere, Kurtzio Kultur Etxeak bost urte bete berri ditu, eta hori dela eta, publiko guztientzat kalitatezko ikuskizunak eskaini nahi ditu.

Hortaz, lehenengo seihileko honetan, programazio ikusgarriaz gozatzeko aukera eskainiko du. Musikari dagokionean, Alice Francisek kontzertua eskainiko du. Martxoan Eñaut Elorrietak poeta handien testuak abestuko ditu: Sarrionandia, Benedetti, Cano, Aresti, eta abar. Apirilean, Mikel Urdangarinen birak geldialdia egingo du Sopelan.

Antzerkia Pabellon 6 taldeko lagunek ekarriko dute eta Fausto, herritar eredugarri  eszenaratuko dute. Pankreas edota Erdibana umorezko antzezlanak ikusteko abagunea ere egongo da, besteak beste.

Dantza Claire Ducreaux konpainiaren eskutik etorriko da. Organik konpainiak ere Kepa Junkerarekin batera, Txapeldun estreinaldia egingo du Kurtzio Kultur Etxean. Itsasoaren emazteak izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da. Txikientzat ere, Gorakadak munduari buelta emango dio, Markeliñek kutxen artean bidaia egingo du eta Teatro Paraisok Erpurutxo klasikoa eszenaratuko du.

Zinema diziplinaren barruan, Lasa eta Zabala eta Loreak pelikulak ikusteko sarrera guztiak agortu ziren. Hurrengo hitzordua, Sebastiao Salgado argazkilariaren La sal de la tierra dokumentala izango da.  Zinegoak jaialdia ere beste urte batez egongo da Sopelan, iragan den jaialdiko lanik aipagarrienekin.

Amaitzeko, aurten lehenengo aldiz, Kurtzio Eguna ospatuko da, martxoaren 14an. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button