MUSIKA

Fogbound taldeak Bilbon joko du ostiralean

Bilboko Nave 9 aretoak Fogbound banda hartuko du ostiralean. Galiziako taldea da Fogbound, eta gure inguruko banda lisergiko azpimarragarrienetarikoa da. Galiziarrekin batera, Bilboko Free the Wheel arituko da. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

1960ko hamarkadako psikodelia britainiarrean iltzatutako estiloa jorratzen du Fogbound laukoteak: Syd Barrett musikariaren garaiko Pink Floyd edo Purple Barrier izan daitezke erreferentzia fidagarriak.

Orain arte, hainbat single argitaratu dituzte, bai eta iazko iraupen luzeko disko onenen zerrendetan kokatu zen estreinako LP homonimoa.

Taldearen jarioa soinu-kaleidoskopioa da: freakbeat, pop oihartzunak, konponketa barrokoak, hammond teklatuen presentzia nabarmena, baxu bihurriak eta ahots melodiak. Soinua nahikoa purista izanagatik ere, eragin garaikideak nabaritzen dira; esaterako, Jacco Gardner.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button