BERTSOTAN

Gai-jartzaile tailerra egingo dute Gasteizen

Arabako Bertsozale Elkarteak gai-jartzaile tailerra egingo du Gasteizen apirilaren 13an Gasteizko Amaia Zentroan. Tailerra Josu Goikoetxeak (gai-jartzailea) eta Uxue Alberdik (bertsolaria) zuzenduko dute.

Josu Goikoetxea gai-jartzailea 9:30etik 11:45era bitarte arituko da eta Izan gai-jartzaile plazan izenburuko saioa gidatuko du.

Uxue Alberdi bertsolariak, berriz, Gaiaren trataera, bertsolariaren aldetik izenburuko gaia jorratuko du. Alberdi 12:00etatik 13:45era arituko da.

Tailerra doakoa da eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Interesa izanez gero, bidali mezua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button