BERTSOTAN

Iruñean hasiko da 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Gaur bertan abiatuko da Iruñean, Katakraken, 19:00etan hasita, 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, zeinetan 35 bertsolarik izena eman duten.

Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan eta horietatik lauk lortuko dute final-laurdenetarako sailkatzea. Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz) dira kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak.

Final-laurdenetako fasea otsailaren 18an hasiko da eta txapelketa apirilaren 8an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button