MUSIKA

Hitzordu musikalak asteburuan

Asteburuko kontzertuen artean, larunbatean egingo diren bi kontzertu handi nabarmenduko ditugu, Dimako (Bizkaika) Pospolu Rock eta Uharteko (Araba) Gazte Eguna, hain zuzen. Lehenengoan Nik, Egurra eta Kitto, Leize, Kaotiko eta Izargi taldeek joko dute herriko frontoian. Bigarrenean, berriz, Gazte Eguna ekimenaren barruan honako banda hauek izango dira: Kasu, Governors, Itziarren Semeak, Gose eta Tximeleta. Kontzertuak bi herrietako frontoietan egingo dira.

Gatibuk, bestalde, Zuzenean bizitzeko gogoa lana aurkezten jarraitzen du. Hala, larunbatean Azpeitiko San Agustin aretoan izango dira taldekideak. Emanaldia 23:00etan hasiko da.

Azkenik, Manent bandak, Barrutik bere EP berriaren aurkezpen birarekin jarraitzen du. Gaur, hilak 25, Bermeoko Kafe Antzokian izango da Nahixan taldearekin batera.

Asteburuan, gainera, estilo basatien jarraitzaileek ezinbesteko zita dute Amurrion. Bertan, Defenestre Fest egingo dute gaur eta bihar. Honatx agerokira igoko den koadrila: Ursus, Raiser, Habemus, Kaos, Diswar, Inzesto, Citizen Kane, Huevos Los de Kinder, Insolventes, Hell Division eta Metralleta.

Eta amaitzeko, eta estilo bortitzekin jarraituz, Bergarako gaztetxean Leni Metal fest musikaldiaren lehen edizioa antolatu da. kontzertu afitxean berriz, lau musika talde: Gamora (Metal progresiboa, Lezo), Dark Code ( Death Metal, Bergara), Bullets of misery ( Metal, Gernika) eta 13 Left to die ( Metal, Araba). Gaua amaitzeko Dj Leni Metal ariko da musika jartzen.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button