MUSIKA

Gringo rock-taldeak Areetan joko du

Getxoko Gringo bandak Areetako Glass House lokalean joko du gaur, urtarrilak 16, Getxo Zuzenean-Getxo Live zikloaren baitan, 20:00etan; kontzertu-programa hori Getxoko Udalak abiatu zuen iragan urrian, inguruko taldeen lana sustatzeko asmoz. Kontzertuak doakoak dira, eta astero egiten dira, ostegunetan, ondoko tabernetan: Satistegi, Piper´s Irish Pub, El Comercio, West Side, Billares eta Usategi.

Gringo, egun, lan berri bat ontzen ari da Deustuko El Tigre estudioetan Xabi Eguia teknikariaren zuzendaritzapean: izan ere, gaurko emanaldian disko berri horretako kantuak joko dituzte.

Taldea Getxo herrian sortu zen 2004an. Taldekideek eskarmentua dute musikaren munduan, alde hartako 90. hamarkadako taldeetan arituak izan baitira (Inte Domine, Pornobus, Beans, Milkis…).

Gaur egun ere Gringo taldeko kide batzuek proiektu paraleloak dituzte. Taldeko gitarra-jotzailea eta ahotsa Pablo Jaen-ek McEnroe, Sweet Oblivion eta Manett taldeetan jotzen du, Gonzalok ere McEnroe taldean jotzen du gitarra, eta Iñigok bateria La Grietan, eta Josetxo Grietan Mattin eta Josetxo Anituarekin jotzen du.

Gringok psikodelian bustitako rock independentea egiten du: “Deigarria da, baina zintzoak izanda, ez dakigu zehaztasunez zer den psikodelia, gutxi gora beherako ideia bat badugun arren. Psikodeliatzat kantu errepikakorrak, intentsitate ezberdinetako giro hipnotikoak, geruzak eta konponketak, hartzen badituzu eta Velvet edo Sonic Boom aipatu, orduan bai bagarela psikodeliaren zale sutsuak”.

Nontzeberrik Gringori eginiko elkarrizketa osoa irakur dezakezu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button