BERTSOTAN

“Bertso Bizi Gazte” lehiaketa, Araban

Duela urte bi, Arabako Bertsozale Elkarteak Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa  jarri zuen martxan. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko xedea du proeiktuak.

Berez, euskararekin batera sorkuntza da bultzatu nahi dena, eta horretarako  musika edo ikus-entzunezkoen arteko hibridazioa bilatu nahi da.  Bideoklip lehiaketa bat ondu dute parte hartzea handiagoa izan dadin.

Antolatzaileek gazte askorengana heldu nahi dute, eta horretarako institutuetara jo dute (Gasteiz, Lautada, Mendialdea, Añana, Aiaraldea, Gorbeialde, Amurrio eta Lapuebla de Labarka, tarteko).

Gaia talde bakoitzak erabakiko du, eta horrekin, bertsoak musikatu, abestiei letrak aldatu edo rapeatu ahal izango dituzte, beti ere, euskara hutsean.

Parte-hartzaileek maiatzaren 4ra arte izango dute lanak aurkezteko epea, eta gero, 12an, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren eguna izango da, Legution. Egun horretan, lanak ikusiko dira, bertso saioak izango dira, eta ondo pasatzeko kontzertuak ere programatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button