MUSIKA

Asteburu honetan hasiko da Arriolako XXXII. Jazz Blues jaialdia

Asteburu honetan eta hurrengoan gauzatuko da Elorrion, Arriolako XXXII. Jazz Blues jaialdia. Lau egunetan talderik interesgarrienetako batzuk hurbilduko dira Elorriora.

Bihar bertan, azaroak 12, abiatuko da jaialdia, 20:00etan, SPA (Sensei Plays Avishai) taldearen kontzertuarekin.  Alex López “Sensei” kontrabaxu-jotzaileak azken hamarkadetan jazz munduan eragin handienetakoa izan duen Avishazi Cohen musikariari omenaldia eskainiko dio.

Hurrengo egunean Nico Wayne Toussaint harmonika-jolea arituko da. Bera da bere belaunaldiko abeslaririk eta aho-soinujolerik onenetakoa, txalotua Europan eta Ipar Amerikan.

Datorren astean beste bi kontzertu programatu dira. Hala, azaroaren 19an, Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen txanda izango da. Taldeak euskal kantu tradizionalak bertsionatzen ditu, ez jazz erritmoan soilik, son, runba eta chachacha erritmoetan ere bai. Beti eskaintzen du talde horrek Ikuskizun musikal koloretsua.
Eta azkenik, hilaren 20an, Greg Izor musikariak kontzertu eskainiko du. Maisutasunez erabiltzen du harmonika eta soinuak lortzean duen dotorezia ederra da. Abeslari indartsua eta aparteko showsmana da.

Arriolako Jazz Blues jaialdiaren gaineko xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button