MUSIKA

Kokeinek Mutrikuko Abendurock irekiko du

Bihar, abenduak 4, hasiko da Mutrikuko Abendurock Kokein taldearen kontzertuarekin, Zabiel Kultur Etxean. Kontzertuarekin batera, Emarock dokumentalaren emanaldia eta Jon Iraundegi argazki-erakusketaren inaugurazioa ere egingo dira. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 7ra arte; Abendurock-ek, berriz, hilabete osoa iraungo du.

Eibarko Kokein rock taldeak lau disko argitaratu ditu: estreinako lan homonimoa 2002an argitaratu zuen Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez, eta azkena Izan da, 2012koa, autoekoitzia, tartean, Lotuta egon arren (2004) eta Mundu margotu berri bat (2007) plazaratu zuen, biak ala biak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen laguntzaz.

Abendurocken hurrengo kontzertua biharamunean egingo da, hilak 5: Highlights, 22:30ean, Zubiaran tabernan. 7an, berriz, Tristan Crowley-k joko du, Zubixa tabernan, 22:30ean.

Abenduaren 12an, Jon Gurrutxagak Hitz Lauz disko berria aurkeztuko du, Goitibehera tabernan. 19an, Lurra taldeak ere Akatsa Sisteman lan berria aurkeztuko du, Txalaparta tabernan.

Amaitzeko, 20an, MRK Rock Gaua izango da, eta 26an, The Brutal taldea; biak ala biak gaztetxean, eta 22:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button