MUSIKA

Kontzertu rock zaleak, Le Bukowski klubean

Donostiako Le Bukowski klubak hiru kontzertu rock zale hartuko ditu gaurtik larunbatera bitarte. Hala, gaur bertan, Australiako Burn In Hell eta Frantziako Birds Are Alive taldeek joko dute, 20:00etan.

Australiarrek instrumentu akustikoak jotzen dituzte energia handiz baliatuta. “Ez dago ez izerdirik ez negar malkorik, odola eta okada bai ordea. Ez arma ez emakumerik baina predikatzaile hutsak dirudite. Hardcorea eta musika klasikoa aurpegiz aurpegira ea nork irabazten duen”. Hiru musikarik osatzen dute banda: pianoa, gitarra eta perkusioak. Frantziako Birds Are Alive bandak, berriz, blues lokaztuan bustitako doinuak jotzen dituzte.

Ostiralean, halaber, Bartzelonako The Capaces punk-and-roll talde basatiak joko du. Gaur arte bost disko argitaratu dituzte katalanek: Born to Punk (2003), Amplifired (2005) The Restless Breed (2007), Whatever it is, I am against it! (2010). Aurten, gainera, Castidermia izenburuko lana plazaratu dute. Laukotearen jarioan Poison Idea, Dwarves, Zeke, DOA eta bestelako punk piztien eraginak nabaritzen dira. Basakeria hutsa.

Azkenik, larunbatean, Kaxilda liburu-denda lehen urtemugaren festa egingo dute MMá (Inoren Ero Ni taldeko Okene Abrego eta Mariano Hurtado) eta Italiako Appaloosa taldeek joko dute.

Datorren astean ere izango da zer ikusi Le Bukowskin. Izan ere, maiatzaren 30ean Mexikoko Los Explosivos garage-rock taldek joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button