IKUS-ENTZUN

Kirk Douglas aktorearen mendeurrena ospatuko dute Iruñean

Kirk Douglas aktore klasikoa Issur Danilovich Demsky izenarekin jaio zen New York estatuko Amsterdam hirian, 1916ko abenduaren 9an. Michael Douglas aktorearen aita da, eta ibilbide luzea egin du 2008 urtera arte, urte horretan erretiratu baitzen. Aktore lan horretan, zazpigarren arteak eman dituen zuzendari handienekin aritu da: Wylder, Houston, Kubrick, Tourneur…

Bada, Iruñeko Civivox zentroan, aktore mitikoari buruzko zikloa ondu dute: Zinemako istorioak. Kirk Douglasen mendeurrena (1916-2016) izenburupean. Zikloa gaur betan hasiko da, John Houston zinegileak 1963an estreinatutako The List of Adrian Messenger filmaren emanaldiarekin, 19:30etik aurrera. Agente sekretuen inguruko lana da, suspensezkoa.

Urtarrilaren 26an, Douglasek antzeztutako lehen lan luzea pantailaratuko da: The Strange Love of Martha Ivers (1946, Walter O’Neil); otsailaren 2an, kazetaritzaren inguruan ardazten den Ace in the Hole (1951, Billy Wilder); otsailaren 9an, Lust for Life (1956, Norman Corwin), Vincent Van Gogh pintoreari buruzko biopic-a; eta, azkenik, otsailaren 17an, Gunfight at the OK Corral (1957, John Stugers) western gogoangarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button