IKUS-ENTZUN

Kepa Sojoren "El síndrome de Svensson" filma proiektatuko du FASek

El síndrome de Svensson (Espainia, 2006) filmak honako hau kontatzen du: Ángel Mari Svensso-ek gaitz arraroa dauka eta berau konpontzeko Xàtivarako bidaiari ekiten dio autostopez. Bidaia egin bitartean era guztietako jendearekin egin du topo… Valentziako auzo arriskutsuan galdu diren ondo jantzitako bi ergel, hip-hoparen erregeak, Mariloli (bere ezkontza egunean ihes egin duen txurro-saltzaile kontentagaitza), Maruja El camisas bere senarraz nazkatuta dagoena, Gabriel, bere hilobitik ihes egiten duen katalepsiak jotakoa eta askoz gehiago. Presta zaitez batek izan lezakeen bidaiarik zentzugabeenerako.

Filma asmorik gabeko komedia da, 50 eta 60ko urteetako komedia espainiarretan erreferenteak aurkitzen dituena, Espainiako kitsch-a, beren senetik ateratako road movie-ak eta Amanece que no es poco bezalako filmak.

Kepa Sojo (Laudio, 1968), EHUn Geografia eta Historian Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean Zinemaren Historian irakasle atxikia da 1999tik. Arte Historian doktorea, Gasteizko Letra Fakultatean aipatutako lizentziaturari buruzko klaseak ematen ditu. Telesail bat eta film labur batzuk egin ondoren, irakaskuntza eta ikertzeko lanarekin batera egiten duen zeregina, El síndrome de Svensson film luzearekin egin du debuta.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button