MUSIKA

Willis Drummondek 14 kontzertu egingo ditu 17 egunean

Ostegunean, abenduak 5, ekingo dio Willis Drummond laukoteak Europan barrena egingo duen bira luzeari. Kontinentera jauzi egin aurretik, baina, lau kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian. Iparraldekoekin batera Total Heel Danimarkako eta AEBetako musikariekin osatutako banda arituko da.

Hala, ostegunean, abenduak 5, Willis Drummond Donostiako Kortxoenea gaztetxean izango da; 6an, Azpeitiko Santagustin kulturgunean; 7an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; eta azkenik, 8an, Bilboko Kafe Antzokian.

Gero, Frantziara abiatuko dira, eta handik Alemaniara, Belgikara, eta itzulerako bidean, berriro ere Frantzian joko dute. Guztira, 14 emanaldi egingo dituzte 17 egunetan.

Biran lagun izango dituzten Total Heels taldeari dagokionez, hiru daniarrek eta estatubatuar batek osatzen dute, eta rock-and-roll iluna jotzen dute, garage-rocketik zein punk-etik zanga-zanga edaten duena. Orain arte single bat eta EP bat argitaratu dute; laster, estreinako LPa plazaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button