ARTEA

Paco Roca ilustratzaileak KREAaren laugarren "Komikiaren gida" egingo du

Paco Roca ilustratzaile ospetsuak KREA Adierazpen Garaikideak urtero argitaratzen duen Komikiaren gida-ren laugarren edizioa egingo du. Horrela, ilustratzaile valentziarrak Mauro Entrialgo, Abarrots eta Joaquin Reyes bezalako marrazkigile ezagunen errelebua hartuko du, KREAren aurreko komikiaren giden egileak, hain zuzen. Komiki gida KREAren hezkuntza programaren barne dago eta 2011ko hasieran aurkeztuko da Komiki Lehiaketaren sari banaketan.

Komikiaren oinarrizko gidaliburua: zure komiki-zerrendak hobetzeko trikimailuak eta aholkuak izenburupean, hizkera argi eta erraza erabiltzen du eta gazteenei hurbildu nahi die komikia, diziplina honetako beren arte-sormenak nola hobe ditzaketen azalduz.
Hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) argitaratuko da gidaliburua eta ia 9.000 ale ikastetxe, liburutegi, elkarte, eta nazioarteko kultur zentroetan zehar banatuko dira.
Era berean, bertsio digitala ere badago, eta hori, KREA Adierazpen Garaikidea-ren web orrian egongo da ikusgai.

Modu honetan, KREA Adierazpen Garaikideak komikiaren alde egiten duen apustuarekin jarraitzen du, non bederatzi eta hamazazpi urte bitarteko gazteei zuzendutako hezkuntza-programa nabarmentzen den.
Programa honen baitan aipatzekoa da Komiki Lehiaketa, jada 27. edizioa ospatu duena eta gazteen artean sorkuntza artistikoa suspertzea xede duena.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button