MUSIKA

“Kultur 2021” programak kontzertuak eskainiko ditu asteburuan

Nafarroan garatzen ari den Kultur 2021 programa musikal eta eszenikoaren barruan, bi zita interesgarri dituzue asteburuan; alde batetik, Basabi musika taldeak kontzertua eskainiko du gaur, uztailak 16, 22:00etan, Otsagabiako Blankoa plazan, harrizko txalaparta eta musika klasikoa eta zinematografikoa uztartuz, eta bihar, hilak 17, Alberto Rodriguez Purroy & Banda-k Instantánea diskoa aurkeztuko du Vianako Done Petri elizaren aurrietan.

Basabi taldeak Kronos proiektua aurkeztuko du musika klasikoa eta txalaparta nahasturik. “Harrizko txalaparta erabiltzen du inspirazio zinematografikoko konposizio minimalistak egiteko. Soinu horiekin introspekziorako bidea irekitzen da, aldaketa teknologikoek eta komunikazio-modu berriek markatutako gizarte batean”.

Alberto Rodriguez Purroy & Bandaren kontzertuan egile-kanta estiloari originaltasuna ematen dion proposamena haizatuko da, “bandaren zuzeneko soinu akustiko eta elektrikoen moldaketei eta enpasteari esker”. Poesiaz, ironiaz eta mezuz betetako proposamena da, ahots batez lagunduta eta askotariko erregistroen lagun: popa, Rhythm&blues edo Bluegrass.

Beste aldetik, Kultur 2021 programak pintura digitalaren erakusketa bat ere eskaintzen du egunotan Bertiz Jaurerriaren jauregian: Gua-Mia-Buren Azken eguzkilorea. Erakusketa abuztuaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button