MUSIKA

Leioako Pop Rock Lehiaketak sari potoloak banatuko ditu

Parte hartu nahi duten taldeek bost abestiko CDa bidali beharko dute, martxoaren 31 baino lehen. Bi sari banatuko dira: Metal estiloan, 1.200 euro eta beste 1.200 Pop-rock-ean.

Horrekin batera, erabateko irabazle bakarra izango da, eta horrek 400 euro gehitu dizkio aurretik jasotako 1.200 euroei. Halaber, euskarazko kantu onenak 600 euro jasoko ditu. Leioako talde onenak ere saria izango du, 600 eurokoa.

Hala, 14 eta 35 urte bitarteko musikariek parte hartu ahalko dute, eta CDa helbide honetara bidali beharko dute: Leioako XV. Pop Rock Lehiaketa. Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa. Bizkaia.

Epaimahaiak lehenengo hautaketa bat egingo du maiatzaren 4rako, eta aukeratutako bandak finalean lehiatuko dira. Taldeok Leioako aurtengo San Juan festetan joko dute.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button