MUSIKA

“Adi!”, Jon Urbizu musikariaren proiektu berria

Jon Urbizu saxofoi-jotzaileak Adi! izeneko egitasmoa abiatu du, eta era berean, bost kantuko maxi-CDa plazaratu du Bonberenea Ekintzak markapean. Urbizuk jazz giroak eta rock erritmoak uztartu ditu lan labur honetan.

Urbizuk maila handiko hiru musikari fitxatu ditu jazz-rock egitasmoa burutzeko: Iker Pando (Glaukoma), Mariano Urtado (Anari, Inoren Ero Ni) eta Antton Telleria. Lehenengoak gitarra jo du; bigarrenak, baxua, eta hirugarrenak, azkenik, bateria eta perkusioa. Horiez gainera, Xabier Beldarrainek perkusioak jo ditu eta Jon Arruebarrenak, berriz, flauta.
Diskoa Tolosako Bonberenean grabatu da, Mikel Zelaiaren ardurapean. Zelaiak diskoa grabatu, nahastu eta masterizatu du.

Jazz-eskoletako ikaslea da Urbizu, eta proiektu berri honen bidez, bere bizipen pertsonalak islatu ditu, bost pieza instrumentaletan. Bost pieza horiek 1990eko hamarkadako post-hardcoretik edaten dute, haize-instrumentuek eragiten dituzten jazz zertzeladekin apainduak. Baxuaren presentzia ere nabarmena da, perkusioen presentzia ahaztu gabe. Saxoek, sarritan, Afrikako musiken eraginak ere haizatzen dituzte.

Informazio gehiago: bonberenea.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button