BERTSOTAN

Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Langraizen izango da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen zita, otsailaren 5ean. Langraizko Gizarte Etxean, 17:00etatik aurrera bilduko dira sei bertsolari lehenengo finalaurrekoa burutzeko.

Bertan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Asier Rubio (Luiando), Felipe Zelaieta (Gasteiz), Manex Agirre (Aramaio), Peru Abarrategi (Aramaio), Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) eta Zigor Enbeita (Abornikano).

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan, eta bi saiotako puntuazioarekin sailkatuko dira finalerako.
Hurrengo saioa Zigoitian izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button