BESTELAKOAK

Kalean dago Jakinen 232. alea, lau begirada ezberdinez osatutakoa

Jakinen 232. zenbakiak ikusi du argia dagoeneko. Kaleratu berri den aldizkaria, oraingo honetan, lau begirada ezberdin jasotzen dituen artikulu soltez osatuta dator: Txillardegiz, herri mugimenduen parte hartzeaz, euskal rapaz, eta musika eta teknologiaren eraginaz, hain zuzen.

Txillardegi eta 56ko belaunaldia “postmodernitatearen lehen zantzuetan” kokatu ditu Alaitz Aizpuru pentsalariak; Andere Ormazabal EHUko irakasleak, bestalde, ezkerreko gobernuen eta herri mugimenduen harremanei begiratu die; eta musikari lotuta datoz, aldiz, Eric Ditxarri artista eta antropologoa, eta Lorea Argarate musikari eta ingeniaria. Euskal rapaz osatu du artikulua lehenak, eta Argaratek musikaren eta testuinguruaren harremana aztertu du.

Alaitz Aizpuruk Txillardegiren  eta 56ko belaunaldiaren pentsamendua ulertzeko bidezidorrak  zabaldu ditu ideia bat defendatzeko: pentsamendu postmodernoa euskal letretan kontatu ohi zaiguna baino lehenago agertu zela. “Aurrekoarekin  hautsi eta euskal mundura aldaketa  sakon eta esanguratsuak ekarriko dituen denbora berri batean esnatzea”, arrazoitzen du bere tesiak existentzialismotik edanez,diskurtsoak eraiki eta deseraikiz.

Eric Ditxarrik, bere Euskal raparen historia idaztea falta zaigu artikuluan aldiz, euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoaren hazia dakar. Eta gabezia horri aurre egiteko erronka hartu du Ditxarrik bertan, Selektah Kolektiboaren ondotik sortu diren talde “raperoei” erreparatuz. Hala, “taldearen  emaritik  etorritako euskal rapak euskal kantagintzaren eszenatokian bere lekua egin du eta gainera, borroka armatuak, gatazka politikoen amaierak, eta euskal gizartean egon diren aldaketek kezka existentzialen eta umorearen ateak ireki  dizkiote rapari», aitortzen du. Kritika  soziala baztertu gabe, euskal rapa “Euskal  Herriko aldaketa, adierazpide eta estetikaren joko-zelaia” dela arrazoitzen du.

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen ezinak eta eginak.Gipuzkoako esperientzia (2011-2015) artikuluan, Andere Ormazabal egileak bere analisian, Bildu koalizioaren  agintaldia hartzen du oinarri. Hala, berdintasun eta ingurumen politiketan sortutako sare, gune eta hartu-emanei erreparatu die, bereziki, eztabaida  ugari sortu dituen “ezkerreko   gobernuen praktika instituzionalen eta herri mugimenduen arteko harremanei», defendatzen du egileak.

Eta Lorea Argaratek, Las Tea Party-ko kideak, inguruneak eta teknologiak musikan nola eragin duten aztertzeko, bere ingeniariaren begirada baliatu du. Musikaren historian jauzika, “emanaldi akustikoetatik anplifikadore eta mikrofonodun kontzertuetara”, testuinguru berrietara etengabe nola moldatzen ari garen aztertzen du bere artikuluak.

Jakinen ale berriaren informazio gehiagorako, sartu jakin.eus web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button