MUSIKA

Talde andana Putzuzulo Gaztetxean asteburuan

Hala, ostiralean Zarautzeko taldeak biltzen dituen ZarataZarautz Fest II izeneko jaialdia egingo dute eta larunbatean berriz, Save The Van egingo dute Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko.

Ostiralean eta, ZarataZarautz Fest II. izango da. Lehen edizioan bezala, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute. Talde bakoitzak 8 abesti joko ditu. II. edizio honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira. Kontzertuaren ostean, Dark-aitz Doktorea egongo da publikoaren belarriak zulatzen. Emanaldi erraldoia 22:00etan hasiko da.

Larunbatean, berriz, Save The Van festa atondu dute. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko ekimena da honakoa. Hemen ere 6 talde arituko dira. Zarautzeko Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta musikari alemaniarrez eta bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldeek joko dute 21:30etik aurrera.

Putzuzulok igorri duen oharrean adierazten dutenez, "musika txarraz eta konpainia txarragoaz gozatu nahi baduzue, zatozte Putzuzulora".

Putzuzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button