BERTSOTAN

Astelehenetan bertsoak ere bai

Astelehena izanik ere, jendeak bertsoaren egarria ere sentitzen du eta hala, hainbat tokitan saioren bat edo beste baduzue.

Adibidez, Markina-Xemeinen jaialdia egin behar dute gaur, Uhagon kultur gunean, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus eta Gorka Ostolaza bertsolariekin. Arratsaldeko 19:30ean izango da saioa.

Ituren herrian ere, lagun arteko bazkaria egin behar dute Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdirekin batera, eta Donostian berdin Anjel Larrañaga eta Patxi Etxeberriarekin.

Santurtziko txosna-gunetik Jon Maia eta Sustrai Colina ibiliko dira kantuka, eta festaka.

Eta Alegian, Bibalabirjen jaiaren inguruko bertso-saioa egingo dute gauean.

Aprobetxatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button