MUSIKA

Bilboko Aste Nagusian, musika nonahi

Abuztuaren 16tik 23ra izango Bilboko Aste Nagusia, eta aurtengo musika-egitaraua itzela da. Izan ere, makina bat taldek joko dute hamaika tokitan: eszenatoki ofizialak, txosnak, Kafe Antzokia… horietako batzuk nabarmenduko ditugu, zerrenda amaiezina baita.

Hasteko, Bilboko Udalak ondutako programaren baitan, Los Planetas (16an) eta Russian Red (23an) espainiarrak izango dira, baita bertoko Berri Txarrak (22an) eta Doctor Deseo (17an) ere. Kontzertuok Abandoibarran eta Europa parkean egingo dira.

Txosnetan ere izango da zer entzun. Hala, Algara konpartsak egitarau zoragarria ondu du: The Toasters eta Akatz, 17an; The Excitements eta Los Mambo Jambo, 18an; Cápsula, Last Fair Deal eta Joseba Irazoki, 19an; Willis Drummond, Cobra eta Niña Coyote & Chico Tornado, 20an, edo Porco Bravo eta Nuevo Catecismo Catolico, 22an.

Plaza Berrian, urtero lez, munduko hainbat musika estilo haizatuko dira: 16an, La Orquesta del Solar (salsa eta latin jazz); 21ean, Pansequito eta Aurora Vargas (flamenkoa) eta 23an, Ricky Grant eta Prince Jamo (reggae), besteak beste.

Kafe Antzokiak ere kartel ederra prestatu du, batzuk aipatzearren: 16an, Horn of the Rhino eta The Wizards metal estiloko bandak; 20an, AEBetako Black Lips garage-rock estatubatuarrak eta 22an, Kurt Vile & The Violators estatubatuarra eta The Dirty Three talde australiarreko Mick Turner.

Horrekin batera, Bilborock aretoan tokiko pop-rock taldeen kontzertuak izango dira: Longboards, Aizkorak Zorroztu, Unbreath, Nikita Jazz…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button