MUSIKA

Hondarribia Blues jaialdia gaur hasiko da

Belceblues, Zac Harmon eta Stars From The Commitments taldeen kontzertuekin hasiko da gaur Hondarribia Blues jaialdia, Benta eszenatokian, 21:30etik aurrera.

Jaialdiak igandera arte iraungo du, eta makina bat artista eta kontzertu bilduko ditu. Kontzertu horietatik larunbat gauerdian izango dena nabarmenduko dugu: The JB’s James Brown Original Band; alegia, James Brown handiaren taldea, zeinak funk-aren aitzindariaren errepertorioa joko duen.

Jaialdiaren arabera, “Proiektu hau da James Brown-en familiak bultzatu eta babestu duen bakarra, eta James Brown fundazioaren bidez (James Brown family foundation), gazteentzako musika programak egiteko erabiltzen du JB´S taldeak biltzen duen diruaren zati bat, mintzaira hori gal ez dadin lortzeko eta Mr. Brown-en ondarea helarazteko. Gazte horiek hezkuntza bat ordaintzeko baliabide gutxi edo batere ez duten neska-mutilak izaten dira, eta beste alor batzuetan ere laguntzen die beharrean daudenei”.

Hondarribiko jaialdi blueszalean izango diren beste artista azpimarragarri batzuk hauexek dira: Louisianako gitarra-jotzaile Kenny Neal; White Towels Blues Band talde gipuzkoarra edo Headline Blues Band suediarrak.

Egitarau osoa: blueshondarribia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button