BESTELAKOAK

Turismoaren masifikazioaz

Turismoak izeneko erakusketa abiarazi du Koldo Mitxelena Kulturuneak. Erakusketa horrek turismo-masifikazioak sortutako gizarte eta hiri eraldaketaren gaineko hausnarketa proposatu  nahi du. Gaur abiatuko da, eta irailaren 30era arte luzatuko da.

Erakusketan honako egileen lanak egongo dira ikusgai: Juan Aizpitarte, Sergio Belinchón, Gianni Berengo-Gardin, Philip Brink & Marieke van der Velde, Eduardo Chibás, Derwald, Ilja Kok & Willem Timmers, Rogelio López Cuenca, Antoni Muntadas, Andreas Nagel, Andreas Pichler, Ambroise Tézenas, Corinne Vionnet, Massimo Vitali eta Dougie Wallace.

Turismo politika, turismo sustapena, turismo eredu jasangarria, turismo burutsu, ekologiko eta inklusiboa,… Hainbat tokitan arazo bilakatzen ari da, saturazio maila handia dagoelako, eta horren gaineko hausnarketa sortzeko, artetik eta kulturatik abiatuta, eratu da erakusketa hau.

Informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button