BERTSOTAN

Josune Aramendi onena Otxandion, eta Peru Vidal eta Txaber Altube Ondarroan

BBTko Udabarriko Faseko hirugarren saioa Otxandioko Mañondoko gimnasioan izan zen larunbatean. Hantxe Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Vidal, Imanol Uria, Jontxu Martinez, Josune Aramendi, eta Lurdes Ondaro bildu ziren norgehiagoka. Guztien aurretik Josune Aramendi izan zen onena Otxandion.

Eta domekan saio bi jokatu ziren Ondarroako gaztetxean, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean. Honakoak bildu ziren goizean: Aitor Ruiz, Arrate Illaro, Asier Galarza, Nahia Ibarzabal, Peru Vidal eta Unai Mendiburu. Arratsaldeko saioan, Aitor Arrizubieta, Iker Apraiz, Illart Gumuzio, Inazio Vidal, Lander Ibarluzea, eta Txaber Altube izan ziren oholtza gainean.

Hantxe Peru Vidalek eta Txaber Altubek irabazi zituzten Ondarroako goizeko eta arratsaldeko saioak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa apirilaren 28an izango da, zapatua, Gautegiz-Arteagako kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button