MUSIKA

Joseba B. Lenoir eta El Desvän del Macho, Gasteizko Gaztetxean

Muinoko Hotsakek onduta, ostiralean, Joseba B. Lenoir eta El Desvän del Macho, Gasteizko Gaztetxean izango dira, 21:00etatik aurrera.

Joseba B. Lenoir musikari beratarrak bi kantu berri argitaratu berri ditu bere bandcamp gunean: Haiek izorra nahi haute eta Kantu odolustuen bluesa. Lehenengoa Spencer P Jones musikari australiarraren kantu baten moldaketa da.

Egilearen aburuz, bolumen ozenean entzuteko egin dira bi kantuok. Izan ere, gitarra oldarkorretan oinarritutako kantuak dira, batez ere bigarrena, Kantu odolustuen bluesa. Single digital hau gauzatzeko Lenoir ondoko musikariekin aritu da: Haiek izorra nahi haute doinuan, Ilargi Agirre (bateria), Nagore Etxabe (bateria), Mikel Larratx (hitzen moldaketa) eta Miren Narbaiza MICE (koruak); Kantu odolustuen bluesa abestian, berrizMikel Santxez Etxegiak parte hartu du, bateria jotzen. Single biniloan argitaratzeko asmoa ere badu.

Arrasateko El Desvän del Macho taldeak Funeral Económico (Discos Alehop!) izenburuko lana aurkeztuko du.

Jugos de Otros eta Matrona Impúdica taldeetan aritutako José Izkuek (ahotsa, gitarra eta kantuen egile) zuzendutako banda da El Desvän del Macho, eta larunbatean aurkeztuko duen diskoak 13 doinu labur biltzen ditu: intentsitate handiko pasarte post-hardcoreak, iluntasun post-punk zalea eta testu bikainak. Abestiok eta oro har, diskoaren giroa Anphetamine Reptile edo Relapse diskoetxeetako taldeen proposamenetatik gertu daude; hots, energia handiko post-hardocore iluna. Bosgarren grabazio honetan, halaber, ohikoak diren post-punk pasarteak ere antzematen dira. Izkuek sinatutako testuak ahaztu gabe.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu