BESTELAKOAK

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren arrakastaz

Gerediaga Elkarteak balantze positiboa egin du atzo amaitu zen azokaz. Bere hitzetan, jendeak erantzun dio sortzaileen eta kultur adierazpen ezberdinetako eskaintzari eta ikusi da, Durango Azokak euskarazko sorkuntzan aberastasun handia dagoela. Jendeak gauza berriak egiteko gogoa erakutsi du, oso estilo eta molde diferenteetakoak.

Durangoko Azokak erakutsi du liburuek eta diskoek merkatua badutela oraindik ere, eta euskaltzale eta euskal kulturgintzan sinesten dugunon topaleku nagusia izan dela berriz ere.

Aurten Landakogunera sartu-urtenak neurtzen dituen sistema jarri da. Eta lau egunetan 105.000 bisita zenbatu dira. Horretatik egunik nabarmenena abenduaren 6koa izan da. Beste egunetakoekin konparatuta bisitak bikoitzak izan dira, 40.000 bisita.

Bisitari birtualak ere asko izan dira aurten: 23.300 erabiltzaile bakar eta 172.000 orri bistaratuta.

Ahotseneak proposamenen aniztasuna izan du. Estilo, genero eta gai askotako literatura eta musika proposamenak izan dira. Egunotan ikusi eta berretsi da euskal sorkuntza ez dagoela krisian. Euskal sortzaileek plazak aldarrikatzen dituzte urte guztian zehar. Egunotan demostratu delako publikoa egon badagoela. Ahotsenea sortzaileen gunea hartzaileen gune ere bihurtu da.
Beste espazio berriek ere arrakasta izan dute: Szenatokia, Irudienea, eta abar.

Gerediaga Elkartea datozen urteetako Durangoko Azokak nolakoa izan behar duen diseinuan dabil honezkero. Aurtengo edizioak erakutsi du izango denaren zer edo zer, eta hala, kulturgintza arloko euskarazko sormen lanen plaza izateko bidea egingo du, eta merkatua eta jaia bateragarri eta osagarri egingo ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button