MUSIKA

"365 Jazz Bilbao" programaren hasierako kontzertua

Vana Gierig Group New Yorkeko pianista eta musikagile entzutetsuaren taldeak Paquito D'rivera saxofonista kubatarrarekin batera eskainiko duen kontzertuak 365 Jazz Bilbao programari hasiera emango dio.

Paquito D'Riverak ez du aurkezpenik behar, eskuratu dituen sarien artean 9 Grammy dituelako. Inoiz ez bezala batzen ditu jazza, rocka, musika klasikoa eta Kubako tradiziozko musika. Beste alde batetik, Vana Gierig egun ditugun jazz-konpositorerik eta pianistarik garrantzitsuenetakoa da. Vanak jira asko egin ditu mundu guztian zehar bere taldearen buru eta eszenatoki gainean artista handiekin batera egona da, hala nola, Regina Carter, Rachelle Ferrell, Lena Horne, Ute Lemper, Carmen Lundy, Miroslav Vitous eta Will Downing-ekin.

Arteriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button