MUSIKA

Jupiter Jon, Kokoshca eta Bihotx Txalapartariak, Donostian

Ostiralean, kontzertu interesgarria izango da Donostiako Intxaurrondo kultur Etxean, 22:00etatik aurrera: Jupiter Jon eta Kokoshca rock taldeak eta Bihotx Txalapartariak. Horiekin batera, DJ Beirut arituko da.

Jupiter Jon Euskal Herriko hainbat txokotan jotzen ari da, Eta metaforak greba egin zeben… disko berria aurkezteko. Grabazio horrek hamar doinu biltzen ditu: “Paleolitikoa eta gero Elvis kantuan entzuten diren rockabilly kutsuko oilo-onomatopeiak, Satanak piezako alboka, Navajo Kodigoan kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatea josten duten gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa edo Gansterrak operara doaz abestiko lirismoa”.

Kokoshca talde nafarra da, eta garage-rock sustraidun rock melodikoa jotzen du; Martin Rev, Jonathan Richman, Evaristo eta Lou Reed inspirazio iturri dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button