MUSIKA

Jesus and Mary Chain taldeak BBK Live-n joko du

 

80ko urteetan ezagun egin zen Jesus and Mary Chain taldeak 2015eko uztailaren 9tik 11ra arte luzatuko den BBK Live jaialdian joko du. Eskoziarrek 1985ean argitaratutako Psychocandy grabazio mitikoak 30 urte betetzen ditu, eta urteurren horren harira, lan hori aurkezten arituko dira, tartean, Kobetamendin egingo den BBK Live jaialdian.

Psychocandy Jim eta William Reid anaiek plazaratu zuten estreinako iraupen luzeko lana izan zen, eta Beach Boys, The Shangri-Las eta antzeko talde zahar eta melodikoen eraginak giro zaratatsu eta garaikideagoekin uztartu zituzten: Stooges, Modern Lovers, Velvet undergrpound…

Disko horri esker, Creation diskoetxearen inguruan sortu zen mugimenduaren ikur bihurtu zen taldea, Psychocandy Blanco y Negro Records diskoetxea handiagoarekin kaleratu zuten arren. 1999an, taldea desegin zen, Darklands eta Automatic lan esanguratsuak grabatu ostean, besteak beste.

Eskoziarrekin batera, hainbat talde arituko dira BBK Live-en:Muse, Ben Harper & The Innocent Criminals, Counting Crows, Future Islands, The Cat Empire, Capital Cities, The Ting Tings, Kodaline, Delorean, Shaka Ponk, Zoot Woman, Arizona Baby, Zea Mays, Novedades Carminha… 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button