MUSIKA

Anari, Kokoshca eta Violeta Vil, Bakio Sound-en

Uztailaren 26an eta 27an Bakio Sound jaialdia egingo da Bizkaiko kostaldeko herri horretan. Kontzertuak Txoberne eta 01 tabernetan egingo dira. Bi egun horietan Anari, Kokoshca eta Violeta Vil artistek joko dute, besteak beste.

Herriko erdigunean dagoen Txoberne tabernan kontzertu bakarra egingo da,  Ilebet taldearena, hain zuzen. Hirukoteak euskaraz abesten du, eta soinu akustikoak jorratzen dituzte.

Gainerako emanaldiak, Bermeotik Bakiorako errepidean dagoen 01 tabernan egingo dira. Bertan ondokoek joko dute: Anari (kantautorea, Azkoitia); Educados (rock dantzagarria, Bilbo); Kokoshca (pop-rock, Nafarroa); Violeta Vil (pop elektronikoa, Errioxa eta Kanariar Irlak); We Love Dolce Vita (elektronika, Bilbo); eta, azkenik, Locasl Only (bikote mozorrotua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button