MUSIKA

Donostikluba musika zirkuitua hastear

Donostikluba musika zirkuituko kontzertuak bihar bertan hasi egingo dira eta hortaz, urriaren 3tik 5era bitartean musikaren eztandaz gozatzeko parada egongo da Gipuzkoa aldean.

Donostikluba ekimena hainbat xederekin abiatu zen aspaldian, baina batez ere, musika independente eta alternatiboari leku egitea eta bertako musika taldeak sustatzea, hein berean hiriko kolektiboei beren jaialdi txikiak aurrera ateratzeko babesa eta laguntza emanez, klub edo aretoak zirkuituan ere integratuz eta kontzertuak aurrera ateratzen lagunduz.

Gasteszenan, udazkenean, kontzertu dezente izango dira, baina batzuk hastear dituzue. Hala,  bihar, urriaren 3an, Eleanor Friedeberg, Za! Eta Bill Ryder Jones taldeek joko dute. 4an, Wilhem & The Dancing Animals, Miss Caffeina, Wild Honey, Doble Pletina, Cohete, Kokoshka eta Don the Tiger taldeen txanda izango da. Eta 5ean, The Whip, Mendetz, Deptford Goth, Graeme Park DJ eta Mala Rodriguez-en kontzertuak programatu dira.

Urrian eta azaroan ere zer entzun egongo da: Bide Ertzean, Belarmiñak, Mountain Goats, Alessi’s Ark, Planeta Leta, Manel, Acid Mothers Temple, Sister Simone and the Holy Balls eta abar oholtzaratuko dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button