BERTSOTAN

Bertsolaritzaren datu-basea sarean dago

Bertsozale Elkarteak Bertsolaritzaren Datu-Basea sareratu du berriki. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak Internet bidez gizarteratzeko berrikuntza teknologikoa da, “Euskal Herri osoan zehar bertsolaritzaren inguruan egindako dokumentazio bilketaren gizarteratze-tresna izango da”. Joan den ostiralean aurkeztu zuten datu-basea.

Ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, “bertso saioen agenda, bertsolaritzan aritu edo ari direnen biografia-fitxak, gaurdaino izan diren txapelketa, lehiaketa eta sariketei buruzko informazioa, doinutegia, bertsoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako grabazioei buruzko informazioa eskuragarri dugu Interneten. Sekulako altxorra”.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa Bertsozale Elkarteak eratu zuen 1991. urtean, bertsolaritzaren ondarea biltzeko, antolatzeko eta gizarteratzeko asmoz. Bilduma batez ere 1980tik aurrerako bertsolaritzaren ondareak osatzen du, eta, gainera, dokumentazio historikoa ere biltzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button