MUSIKA

Munduari begiratzeko moduez

Aitzina lan taldeak Gasteizen folk musika jaialdi bat antolatzeko ideia eduki zuen aspaldian bi helburu betetzeko: folkaren eta kultura tradizionalaren zabalkundea bultzatzeko, musika, dantza eta tailerrekin, eta ataxia telangiektasia izeneko gaixotasun arraro bat ikertzeko.

Hortaz, Aitzina Folk jaialdiak musika tradizionala eta tokiko folka sustatzen ditu, eta nazioarteko taldeak, antzinako instrumentuak, dantza tradizionalak, eskolen parte-hartzea, tailerrak, kalejirak, hitzaldiak eta, batez ere, oso giro ona biltzen da beti bere programazioaren barruan.

Makina  bat ikuskizun programatzen ditu, eta horietariko bat gaur berton, hilak 27, ikusteko parada izango duzue: Munduari Begiratzeko.
Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen artea biltzen dituen ikuskizun multimedia da. Izenburua Munduari begiratzeko kantatik dator eta bidaia tematiko, musikal eta piktoriko bat da. Bi hamarkada igaro dira artista hauek Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua argitaratzeko elkartu zirenetik, eta ordutik Estatu Batuak, Irlanda, Alemania edo Mendebaldeko Sahara aldean ibili dira.

Gaur, Gasteizko Principal Antzokian ikusi ahal izango dituzue, 19:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button