MUSIKA

Pettik “Astirtitan” diskoa aurkeztuko du Oñatin

Petti musikari nafarra Oñatiko Pako tabernan izango da igandean, maiatzak 3, Astirtitan izenburuko lan berria aurkezten, 19:30etik aurrera. Petti bakarka arituko da.

Hainbat musikarirekin jardun du Pettik lan berri horretan: Karlos Aranzegi (perkusioak), Iñigo Telletxea (baxua), Igor Telletxea (bateria), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Estitxu Pinatxo (ahotsak) eta Freddi Pelaez (Hammond b3).
Diskoan bildutako bost doinuak Iñaki Bengoaren Shot estudioan eta Jonan Ordorikaren Katarain estudioan grabatu dira. Masterizazioaz, berriz, Karlos Osinaga Txap arduratu da, Bonberenea estudioan. Bestalde, Miren Karmele Gomezek diskoaren azala egin du, J.A. Areta Goñi Juxe-k argazkiak, eta Imanol Urizarrek diseinua eta maketazioa.

Iragan otsailean, gainera, Berako musikariak kontzertu berezia egin zuen Donostiako Kursaal aretoan, Astirtitan aurkezteko. Horretarako taldetzarra osatu zuen: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo eta Igor Telletxea (baxua eta bateria), Goseko Osoron (gitarra), Luis Mari Moreno Pirata (saxo), Txus Aranburu (teklatua) eta  Sr. No bandako Xabi Garre (gitarra).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button